Bera Bera

Select your language

Bi taldeen arteko lehiaketa partidaren lehenengo uneetatik erabaki zen Akaba Bera Beraren alde. Partidako epaileek hasiera eman orduko, etxeko taldeak 5-0ko partzialarekin aurreratu zen, partida osoan zehar diferentzia hau mantendu zelarik. Defentsa oso itxia eta albokoei sankotasunarekin jokatuz, Akaba Bera Berak hainbat baloi berreskuratu zituen, gero, kontraeraso azkarren bitartez goletan gauzatzeko. Erasoan, berriz, jokalarien mugimendu azkarrak, gehienetan golean bukatzen zirelarik, joku bizia eta ikusgarria eman zioten partidari Bidebietako kiroldegian. Honen adibide garbia, pistara atera ziren jokalari guztiek gola lortu zutela. Beraz, larunbatean, Akaba Bera Berak arazorik gabe bereganatu zituen denboraldi honetako bere lehenengo bi puntuak. Urrengo zita datorren larunbatean, irailak 22, izango da Roquetas taldearen aurka Almerian. AKABA Bouberet, Rubio (2), Garmendia (5), Pinedo (5), López (3), Ziarsolo (3), Agirre (3) -hasierako zazpikoa- Petrinja (3), Valverde (1), Mínguez (2), Puche (2), Krink (3) eta Sanromán (1). ELCHE MUSTANG Van Der Wal, Cabezas (2), Andreassen (3), Andersen (7), Anton, Garrido (2), Rosique (3), Camara -hasierako zazpikoa- Tur, Sola, Martínez (1), Fernández (2), Nebelcu (2) eta Vicente (2). markagailua 5 minuturo: 5-0; 6-2; 8-3; 9-5; 12-5; 16-7 (atsedena); 18-10; 20-12; 23-15; 25-17; 29-20; 33-34 (amaiera) Epaileak: Eraso eta Ordoki, Nafarrak. Kanporaketak Akabaren aldetik: Valverde, Garmendia eta Agirre. Eta Elcheren aldetik: Tur eta Cabezas

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores