Bera Bera

Select your language

Larunbata honetan, irailak 8, ABF txapelketaren 2007-2008ko denboraldiaren hasiera ofizialari emango zaio. Akaba Bera Berak Santanderreko Marina Park-en aurka hasiko du konpetizioa, gaueko 20:00tan Cantabriako kapitaleko La Albericia kiroldegian. Aurrez, inongo arazorik eman behar ez duen aurkaria izan daiteke, hain zuzen ere, arrazoi honengatik gure taldeak ezingo du arreta inoiz galdu. Denboraldi berri bat hasiko da eta honekin batera erronka berriak klubarentzat. Hauen artean, aurretik lortutako garaipenak errepikatzeaz gain, beste urrats bat eman nahi da eta lortutakoa hobetu. Beraz, gure helburuak izango dira Europako Errekopako final laurdenetara iritsi, ligako txapelketan pixka bat gorago joan eta nola ez, Kopako finala berriz jokatu. Ezbairik gabe, asmo handiak baino taldeko jokalariek borrokatzeko prest daudenak. Plantila bat jokalari berri eta garrantzitsuenekin: Montse Puche, erdilaria, jatorria, Astroc Sagunto. Internazionala Yolanda Sanroman, erdilaria – albokoa, jatorria, Itxako. Internazionala Eider Rubio,erdilaria, jatorria, Elda Prestigio. Internazionala Johana Bouveret, atezaina, jatorria, Mios (Frantzia). Internazionala Patricia Aisa, atezaina, jatorria, Kukullaga (Bizkaia) eta azkenik, Reyes Carrere-ren etorrera Marina Park-en aldetik esan, iaz txapelketako 12garrena bukatu zuela denboraldia, dena den, igo berria zenez bere helburu nagusia maila mantentzea izan zen. Beraz, aurten ikusi beharko da nolako taldea moldatu duen, eta bere fitxaketa berrien artean María Neghea ezker albokoa eta Elena Ivan pibote errumaniarrak nabarmentzen dira. Baita esan, ezkerreko egalean jokatzen duen Itxaso Egaña oñatiarra, eta Akaba Bera Beraren jokalari ohia, dagoela ere. Akaba Bera Bera-ren aldetik, frantziako internazionala den Rafhaelle Tervel eta Libe Altuna zarautztarraren baja ziurrak izango dira. Aldiz, Patri Pinedo internazionalaren parte-hartzearen zalantza dago oraindik eta azkeneko entrenamendu arte ez da erabakiko taldearekin bidaiatuko duen ala ez. Beraz, ilusio eta gogo handiarekin hastera goaz erronka berri hau.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores