Bera Bera

Select your language

Akaba Bera Berak bere publikoaren aurrean egindako aurkezpenaren partidan Promociones Paraiso taldea gainditu zuen 34 – 26. Bi taldeen arteko joku bizia eta intentsitate handikoa ikusi ahal izan zen, Bidebietako kiroldegira bertaratu ziren ikusleen gozamenerako. Nahiz eta, etxekoek 5:1 defentsarekin hasi, laister jeitsi zen 6:0ra partida osoan horrela mantenduz. Kontraeraso azkarrak eta konbinazio eraginkorrak erabiliz, Akaba Bera Berak aurretik joan zen partida osoan, nahiz eta, zenbait unetan aurkariek markagailuan berdinketa lortu. Liga txapelketa hasi baino lehenagoko prestakuntzaren azken partida honetan, Akaba Bera Berak oraindik ere Rafhaelle Tervel, Patricia Pinedo eta Libe Altuna jokalarien bajekin jarraitzen du beraien lesioen errekuperazioarekin ari baitira. Promociones Paraísoren aldetik, albokoekin eta pibotearekin egindako konbinazioak emaitza onak eman zien, bere zentrala galiziarra, Cuña, jokalari garrantzitsuena bihurtuz eginkizun honetan. Partida honekin bukatutzat ematen da denboraldiaurreko prestakuntza. Datorren larunbatean, irailak 8, ligako txapelketa hastera doa Marina Park taldearen aurka Santanderren. Beraz, gure zaletuek hurrengo irailaren 15 arte itxaron beharko dute bere taldea berriz ikusi ahal izateko, goiko mailara igo berria den Elcheren aurkako partidan. Akaba Bera Bera: Bouveret, Sanromán (4, 3p), Tati Garmendia (3, 1p), Eider Rubio (5), Ziarsolo (5), Esme López (8), Agirre (2) -hasierako taldea-, Aisa, Petrinja (2, 1p), Valverde, Mínguez, Krnic (1) eta Puche (4, 1p). Promociones Paraíso: Scholtz, Cuña Lage (4), Montes (8, 3p) Pasztor (6 1p), De la Fuente, Castro (1), Elorza -hasierako taldea-, Larroca, Zorrilla, Fuster (2), Duñabeitia (2), Elorza, Azkona (1) eta Franco (3). Epaileak: Txema Leal y Javier Ramiro (Euskadi), kanporatu zituzten: Agirre (2), Krnic (2) donostiarren aldetik, eta Lidia Montes (3, gorria 59minutuan), Pasztor, De la Fuente eta Larroca Promiciones Paraisoren aldetik Markagailua 5 minuturo: 3-2, 5-4, 8-8, 12-9, 15-10, 17-13 (atsedena), 19-17, 20-17, 23-21, 27-24, 31-25 y 34-27 (amaiera).

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores