Bera Bera

Select your language

Jakinarazten dizuet, datorren larunbatean, abuztuak 25, Akaba Bera Bera taldeak Elizondo herrian jokatuko duela Baztango Taldeak antolatutako torneoan. Bertan honako taldeak parte hartuko dute: Baztango Kirol Taldea, Fermafix Lleida, biak 1. mailakoak, Promociones Paraiso Castro eta gu geu, biak Ohorezko mailakoak. Partidak goizez eta arratsaldez izango dira. Goizeko partidak 20ko bi zatikoak izango dira, eta arratsaldekoak berriz 30ko bi zati. 11:00tan Akaba Bera Bera – Promociones Paraiso Castro 12:30tan Baztango Kirol Taldea – Fermafix Lleida Irabazleak arratsaldeko 7:15tan finala eta galtzaileak 17:00tan Gure taldeari dagokionez, zenbait jokalari ditugu iazko lesioak errekuperazio prozesuan dabiltzatenak oraindik. Hala, Patricia Pinedo iaz Itxakoren aurkako partidan egindako eskubiko sorbaldaren lesioa ez du erabat osatu, baita ere egoera berean dago Libe Altuna eskubiko belaunaren lotailuaren hausturaren errekuperazio lanetan. Rafhaelle Tervel Frantziako Selekzioarekin eskubiko orkatila bihurritu zuen. Beraz, hauen parte hartzea ez da normaltasunez izango. Baztango kirol taldeak (BKT) datorren denboraldirako goiko mailara iristeko helburua du, horretarako 4 goi mailako jokalari berriak ekarri ditu, hauek iaz , Maria Felix ezker alboko hungariarra (Marina Park), Amalia Corina Saftoiu atezaina (Perdoma) eta Mirela Chirila ezker hegaleko (Cetate) Errumaniarrak, eta azkenik Turkmenistango Larisa Shhumileva ezker alboko gaztea (Hypo). Beraz, nahiz eta beheko maila batean egon, goi mailako fitxaketak egin ditu. Promociones Paraiso Castro Urdiales-eko taldea, goi mailara igo berria da, hala ere aurredenboraldi honetan ABF taldeen aurkako egindako lagun arteko partidetan oso emaitzak onak lortu dituenez, ez dirudi maila berriari eusteko arazo larririk edukiko duenik, deigarriena Lizarrako Itxako taldearen aurka 22na berdinketaren emaitza izan da. Bere aurpegi berriak hauek dira: Eskubi hegaleko japoniarra Mariko Komatsu (Fermafix Lleida), Marta fuster pibotea (Gijon), Laura Castro Albokoa (Vicar Goya), Zsfia Pasztor hungariarra (Cementos La Union), hegaleko Naiara Duñabeitia (Baiona). Fermafix Lleida, azkeneko denboraldian ohorezko maila galdu zuen. Zenbait jokalari beste taldeetara joan dira, beraz, ez dakigu oso ondo ze mailako taldea edukiko duen aurten. Dena den, talde oso borrokatzailea izan da beti. Besterik gabe, agur bero bat

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores