Bera Bera

Select your language

Merezitako garaipen berria lortu du gaur AKABA BERA BERAk MAR ALICANTE talde xumearen aurka , Bidebietako kiroldegian jokatutako Ligako partiduan. Gipuzkuarrak lan etekin aberatsa erakusten jarraitzen dute pistan, defentsa sistema sendoa garatuz (gaur batipat lehenengo zatian). Tati Garmendiaren jokalariak 3 "fly" egiteko trebetasuna izan dute ere, nahiz zelaian, jokalari gutxiago batekin izan momentu horretan, baloi ugari lapurtu dituzte eta abiada handiz, gora oso azkar igo dira etengabe, kontraeraso indartsuak eginez. Erdialdeko jokua eta aldea ere, Pinedo eta Petrinja jokalariak protagonista izan dituelarik batipat, oso ongi defendatua izan da, alikantarren joko saiakerak behin eta berriz desorekatuz, eta hala gauzak, kanpotarrak erabateko ezintasuna erakutsi dute Ciobanuren inguruan hutsuneak sortu eta golak sartzeko. Ez dute etzi kanpotarrak hala ere, eta bigarren zatiko 15garren minututik aurrera, defentsa bikoitza eta nahasia atera dute zelaian, gipuzkuar taldeko alboko jokalariak modu zehatzez kontrolatu nahiean, baina ez dute behar bezala gauzatu intentzioa pistan. Pozik beraz Tati Garmendiaren taldea garaipen berri honekin, eta neurketa aurreko minutuetan AKABA Elkarteko beste mailako (kadete eta gazte) jokalariak eskeinitako omenaldiarekin, izan ere, lehengo astean Balentzian lortutako Kopak hala merezi bait zuen gutxienez; Pistalekuaren erdian erronka gisa jarriak, gazte mailako jokalariak, lore sorta bana eskeini diete. Garaipen honen ondoren, Ligako urrengo partidua, Itxakoren aurka izango da, datorren larunbatean.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores