Bera Bera

Select your language

Akaba Bera Berak bost goleko errenta defendatu beharko du Errusian jokatuko duen Errekopako final-zortzirenetako itzulerako partidan. Donostiarrek abantaila handiagoa lortzeko aukera izan zuten Astrakhanochka taldearen aurka, sei golez irabazten ari baitziren partida amaitzeko hamar minutu falta zirela. Dena dela, bost goleko errenta ez da txarra, bukaerarako minutu eta erdi geratzen zenean 27-24 emaitza adierazten baitzuen markagailuak. Irudimena erasoan Akabak harrokeririk gabe hasi zuen norgehiagoka; fin atzean eta serio erasoan. 3-0 aurreratu zen, baina gero, errusiarrak, 1-5eko partzial baten bitartez, aurrea hartu zuten markagailuan. Kanpoko taldearen jokalari altuen defentsak zailtasun handiak eman zizkion Tati Garmendiaren taldeari. Hortaz, etxekoek irudimena erabili behar izan zuten baloia mugitzeko eta erasoak sei metroko distantziatik behar bezala bukatzeko. Egindako lan txukunak emaitzak eman zituen, eta atsedenaldian, 15-12 zen emaitza. Bigarren zatian, etxekoak nagusi izan ziren, eta sei goleko aldea izatera iritsi ziren (25-19 eta 27-21). Azken minutuetan, ordea, Astrakhanochkako jokalariek bizirik daudela erakutsi eta errenta handitu ez zedin lortu zuten.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores