Bera Bera

Select your language

Idatzi honen bidez Akaba Bera Beraren Ligako urrengo partiduaren berri eman nahi dizuet. Asteazken hontan izango da, urtarrilak 10, arratsaldeko zazpiretatik aurrera, Bidebietako kiroldegian eta BM Gijon taldearen aurka. Neurketa aurreratua dugu hau, gipuzkuarrak, ostiral eta larunbatean europako txapelketari aurre egin beharko bait diote etxean, Bruhl talde suizarraren aurka jokatuz. Asteazkeneko partiduari begira eta lesioen atalari dagokionez, gogorarazten dizuet Esther Larreategi eta Libe Altuna jokalariak bajaldian jarraitzen dutela. Bestetik, Esme López, Izaskun Arruzazabala eta Matxalen Ziarsolo, zenbait kalte fisiko medio, bakarka garatu behar izan dituzte azken asteko entrenamendu saioak. Nolanahi ere,Tati Garmendiak azken hiru jokalari hauek Gijonen aurkako neurketarako prest izango direla uste du. Asturiar taldeak, 7 puntu lortu ditu dagoeneko Ligako lehiaketan eta hamabigarren postua okupatzen du sailkapen nagusian. Urrengo partidu hau, Fernandez Baranda eta Gonzalez Grau arbitro euskaldunak izango ditu epaile.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores