Bera Bera

Select your language

Euskadiko koparen txapelketaren finala dela eta, Akaba Bera Berak, datorren asteazkenean, eguerdiko hamabietan, BM Bruesa (nazional gorena) talde ermuarraren aurka jolastuko duen partiduaren berri eman nahi dizuet. Neurketa, Ermuako Miguel Angel Blanco kiroldegian izango da. Bitartean, Akaba Bera Berak entrenamendu saioekin jarraitzen du egun hauetan; Verónica Valverde, Esther Larreategi eta Libe Altunaren bajaldiez gain, Patricia Pinedo eta Esme López espainiar selekzioarekin lanetan eta Raphaelle Tervel frantziar selekzioarekin zereginetan, taldea erabat murriztua gelditu da. Hau gutxi balitz, Tati Garmendia entrenatzaile bera ere zertxobait minduta gelditu da azken entrenamendu saioen ostean. Egoera hau izanik, hasiera batean hitzartutako adiskidetasunezko partidua (larunbatean Burdeosen) Merignac taldearen aurka zizntzilik utzi behar izan dute.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores