Bera Bera

Select your language

Erabateko garaipen garrantzitsua lortu du Akaba Bera Berak Holandan, hasiberria den Beeker Fusiaren aurkako partiduan. Emaitza bikain honek gainera, ofizialtasuna ematen dio talde gipuzkoarraren europar errekoparen bigarren itzuliaren txartelari. Tati Garmendiaren jokalariak errenta handiarekin hasi dute partidua, izan ere, lehengo larunbateko norgehiagokan Bidebietan, Akabak 25 puntuko diferentzia eta aldeko emaitza lortu bait zuen, baina, hala ere, bi taldeek dena eman dute partiduaren azken minutu arte. Akaba Bera Berak defentsa (6:0) sendoa erakutsi du, joku luzea, tarteak bilatzen eta sortzen, eta erasoaldiak puntutan trebetasunez bihurtuz. Taldeko jokalari gehienak ondo aritu dira pistalekuan, baina zenbait jokaldi nabarmenen protagonista nagusi,Esme López izan dugu, Tati Garmendia eta Natasha Krinc gaztearekin lana batuz.Beeker Fusie talde holandarra 5:1 eta 6:0eoko defentsa sistemak tartekatu ditu, nekez saiatu da gipuzkoarren joku eta posizioen oreka eta indarra ahultzen, baina gehienetan ez du lortu ez eta aurkako atearainoko helduerak goletan bukatu.Beraz, aurrerako pauso berria europear liskarduran Akaba Bera Berarentzat, baina Ligako lehiaketa aurrera doala ahaztu gabe.Urrengo asteazkenean, Q.Perdoma izango du aurkari Akabak etxean. Gipuzkoarrak, astelehenean itzultzen dira Donostiara.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores