Bera Bera

Select your language

Azken urtetan gutxi izan dira Bera Berako jokalari ohiak Espainiako ohorezko mailako eskubaloi ligan jarraitu duenak. Aurtengo denboraldian bi baino ez dira, eta biak Elche C.F. Mustang taldean daude, Llanos Trigueros atezaina eta Nitsan Dunay israeldar albokoa dira.
Llanos Triguerosek 2006-07 denboraldian jokatu zuen Bera Beran, Mihaela Ciobanurekin atea zaintzea zen bere ardura eta Tati Garmendiak jokalari eta entrenatzaile lanak egiten zituen orduan. 23 urte zituen, donostiarrak bostgarrenak izan ziren ligan baina historiako aurreneko tituluaren jabe egin ziren, Erreginaren Kopa apirilaren 1ean L’Elianan Ribarroja gaindituz.
Hurrengo urtean, Reyes Carrere itzuli zen donostiar eserlekura eta Bouveret- Patri Aisa bikoeta osatu zen atepean.
Bera Berako entrenatzaile ohiaren hautua izan zen Nitsan Dunay israeldar internazionala. Bere herria aurreneko aldiz utzi eta Bidebietan 2012an agertu zen albokoa. Ligako aureneko txapelketaren denboraldian Dunayk 43 gol sartu zituen Ligan eta iaz Imanol Álvarezekin zeresan handia izan zuen Bera Berak Rocasari Gaskan irabazitako Superkopako finalean baina denboraldiaren zehar bere zenbakiek ez ziren aurreikusitakoak, izan eren ligan 21 gol sartu zituen eta Championsen nahiz Alcobendaseko Kopan bere ekarpena urria izan zen.
Egun, Llanos Trigueros da José Ignacio Pradesen oinarrizko baliabaidea eta Nitsan Dunayk protagonismo handia du. Horrez agiria da, sei partidetan 20 gol sartu dituela (norgehiagokako 3,33). Larunbatean, azaroak 1, -jai denez partida 12etara aureratu da instalazioa arratsaldez itxita baitago- biak motibaturik aterako dira Bidebietako pistara.
Juan Antonio Garaikoetxearen argazkian, Nitsan Dunay (9 zenbakiarekin) eta atean, Llanos Trigueros.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores