El Cabañalen ospaturiko norgehiagokak hainbat nobedade eman zuen. 1-6 partzialarekin partida iraultzeaz gain azken segunduetan sartutako gol bai esker, jokuan azpimarratzeko egoerak eman ziren.
Esate baterako Amaia Azanza eskuin hegalean aritu zela lehenengo zatiko minutu batzuetan, Maitane Etxeberria ordezkatuz. Etxaburuk Uxue Ezkurdia Donostian utzi zuen eta Ana Martínezekin lehenengo lerroak errotazio osoa duenez Lizarrako ezkertiarra hegalekoan kokatzea beste baliabidea da Etxaburu-Garagarza bikotearentzat. Nafarrak ondo defendatzen du eta Itxakon hasi berritan hegaletan aritzen zen. Halere, Valentzian ia baloirik ez ziren bere eskuetara iritsi eta bere jaurtiketa bakarra Aguas atezainak urrundu zuen.
Beste egoera Ana Martínezekin eman zen, minutu ugari jokatu zituelako.
Dirudienez Etxaburuk zentrala moduan ikusten duela elxetarra, minutuak pasatu ahala hobera egin zuena, azken minutuetan bi gol garrantzitsu sartu zituen eta Eli Pinedori azken pasea eman zion.
5-1 defentsa
Aurreneko bost partidetan Etxaburuk ez zuen 6-0 defentsa aldatu, emaitzak agerian direlako. Valentzia bisitatu aurretik, Bera Berak partidako 17,4 gol jaso zituen. Lehengo larunbatean, baina, egoera zail batean (23-19), hutsartea eskatu zuen hamaika minutu falta zirela eta 5-1 defentsara aldatu zuen, Canyamelarren lehenengo lerroko akatsak eraginez.
Eta beste egoera positiboa izan zen Maialen Múgica ate aurrean bikain aritu zela. Elorza ordezkatu zuen eta lehenengo zatian lau gol sartu zituen. Zarauztarra izan zen orduan Bera Beraren erasoko baliabidea, gainera, gol ezberdinak lortuz: barneraketak, pasiboa ekiditzeko kanpoko jaurtiketa eta transizioan. Ikusi Múgicaren golak Bolada hain ona izan zen ezen mahaiak Ana Martínezen gol bat zarauztarrari eman zion. Bigarren zatian Patri Alonsori gerria apurtu zion 17-15 ezarriz. Múgica lehenengo denboraldia betetzen ari da Bera Beran, 12 gol daramazki eta Helvetian Alcobendasen aurkako partidan ezik beste guztietan golak sartu ditu.