Bera Bera

Select your language

Ez da ohikoa Bera Berak gol bakar batez partidak irabaztea. Izan ere, azkeneko lau denboraldietan laugarren aldia da, beti sufritzen, partidak iraultzen eta bere garaian lorpen historikoak lortuz. Ez da ohikoa lehengo larunbatean Valentzian azken jabetzan lortzea garaipena Bera Berak. Donostiarrek ia partida osoan lortu ez zutena lau minutuetan egin zuten, hau da, 23-19 galtzeaz 24na berdintu zuen Elorza, Pinedo, Núñez, Martínezen golei esker, Tempranoren bi geldiketa lagun eta elxetarren gol batekin. Susana Parejak hutsartea eskatu zuen Etxaburuk minutu gutxi aurretik ezarritako 5-1 defentsari aurre egiteko baina lehenengo lerroko jokalariek baloiak galtzen jarraitu zuten eta Patri Alonsok jaurtitutako baloiak Ana Tempranok urrundu zuen. Halere, Bera Bera ez zituen aukera horiek aprobetxatu, Elorzaren jaurtiketak Aguas atezainak galerazi zuen, Martínezek erasoan egin zuen falta eta Etxeberriak kanpora bidali zuen baloia. Azken minutuan, Menéndez eta Pinedo jokalarien artean baloia lapurtu zuten eta azken erasoan, Pinedok Segura jokalariari iskin egin zion, Ana Martínezek Valentziarren defentsan egindako zuloan sartu zuen baloia eta hegaleko internazionalak loratuz sarera bidali zuen berau. Bera Berak horrela irabaztea ez da ohikoa. Azken segunduen zain ez direlako egoten donostiarrak. Iazko denboraldian Valladoliden Bera Berak 40. minutuan 18-15 zegoen norgehiagoka irauli egin zuen eta bost minutuaren faltan 21-23 aurretik jarri arren Tempranoren geldiketak behar izan zituen puntuak urratzeko (23-24). 2013ko azaroan Bidebietan, Elche Mustang taldeari 2-10 irauli egin zion –hurrengo aurkaria etxean (larunbata, 12etan)- eta Menéndezek azken jaurtiketa huts egin ondoren, hiru segunduen faltan Tempranok gelditu zuen Mamen Rodríguezek jaurtitutako baloia (21-20). Eta azpitxapeldun gelditu zen denboraldian, Alcobendeasen eskuratu zuen Bera Berak matematikoki bigarren postua lehenengo aldiz eta Champions Leagueko atarian txartela. Orduan donostiarrak hamar minutuen faltan 23-20 atzetik ziren eta 25-26 irabazi zuten –Pinedok azken gola sartu zuen bi minutu falta zirela-. Bea Fernándezek kanpora bidali zuen azken jaurtiketa baina gipuzkoarrek ondo defendatu zuten Alcobendasen azken erasoa. Markagailua berdinduta edo gol bat atzetik, azken jokaldia gauzatzea balentria litzateke. Aurtengo otsailean, Telden Rocasarekiko gol average delakoari eusteko ez zen Imanol Álvarezen plangintza ondo atera ezta ere denboraldiko azken norgehiagokan –txapelduna zen dagoeneko Bera Bera- Leonen partida berdinduta zegoelarik. Bestetik, lehenengo liga lortu zuen denboraldian, laugarren jardunaldian, -partida berdinduta- erasoko falta adierazi zioten Elorzari Mecalia Guardésen aurka A Guardan. 2012ko urrian Bera Berak Elxen 22-21 galdu zuen atsedenaldian 13-9 zihoala. Orduan Elche Mustang taldean zegoen Ana Martínezek penaltia gauzatu zuen eta Elorzak elxetarren hesia ez zuen gainditzerik izan azken jaurtiketan. Azpitxapelketako denboraldian (2011-12), Itxakoren aurka bi partidak galdu zituen Bera Berak emaitza berdinarekin (26-27). Oso partida bikaina jokatu ostean Lizarrerian, defentsan oso segundu gutxi falta zirela baloia berreskuratu zuen Bera Berak, berdinketa eskura izan zuen Eider Rubiok baina langara bidali zuen penaltia. Eta Bidebietan, azken minutuetan 6-1 partziala lortu arren denbora falta izan zitzaion Bera Berari. Iraulketak Bera Bera iraulketekin hobeto konpontzen da. Izan ere, larunbateko partidak 2012ko martxoan Valentzian bertan jokatutakoa gogora ekarri zuen. Orduan donostiarrak, Reyes Carrere entrenatzailearekin, 17-13 atzetik ziren atsedenaldian, 40. minutuan, 21-17 eta bost minutu falta zirela gol bakar batera gerturatu zen (24-23) baina ez zen iraulketarik eman. Alacanten egun gutxi aurretik, Bera Berak Mar Alicanteren (atsedenaldian 15-13) aurkako partida irauli zuen bigarren zati erdialdean (24-28). 2011ko urrian Bidebietan garaiz esnatu zen Mar Alicanteren aurrean (atsedenaldian 11-13 eta 45. Min. 18-20), 24-22 irabazteko. 2012ko martxaon, Castro Urdialesen atsedenaldian 12-10 atzetik zihoala eta 40. minutuan 15-13, kantabriarrak (20-22) gainditu zituen Bera Berak. 2012ko apirilaean Rocasa izan zen Bidebietan. Atsedenaldian 17-18 aurretik, 40. minutuan 22-24 eta 3-0 azken partzialari esker 30-27 nagusitu zen Bera Bera. Eta iazko denboraldian, Imanol Álvarezekin, arestian aipaturiko Elcheren aurkako partida Bidebietam (21-20) eta Valladoliden Aula Culturalen aurrean (23-24).

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores