Lehengo larunbatean Bidebietan Helvetia Alcobendasen partidan bataz bestekoa jaitsi arren, bost jardunaldi igarota, Eli Pinedok jarraitzen du ligako golegile nagusi bezala, ez ohikoa den egoeran kokatuz.
Aurreneko lau jardunaldietan, Pinedok zazpi, hamar, zazpi eta hamar gol sartu zituen Granollers, Adesal Córdoba, BM Porriño eta Castelldefels taldeen aurrean. Aipatzekoa da birritan jarrain hamar gol sartu izana etxetik kanpo eta Can Vinaderren jaurtitako guztia sartu zuen penaltia egin zioten jokaldi batean izan ezik.
Alcobendasi sartutako lau golekin, Pinedo 38etara iritsi da, partidako 7,6. Ligako jokalari bakarra da zazpi goleko marka gainditu duena. Bigarren postuan daude Popovic (Elche Mustang) eta Raquel Caño (Cleba León) partidako 6,6 golekin eta higarrenean, Valladolideko Aula Culturaleko ezker hegaleko Amaia González de Garibay (6,4).
Bera Berarekin batera lidergoan dagoen Aula Cultural da ligako golegile nagusiena, partidako 32 baino gehiago gauzatuz. Eta talde honetako beste hegalekoa, Isabel Calderán da ligako zazpigarren golegile nagusiena (sei gol). Valladolideko jokalarien artean dira 31 eta 30 golekin Davinia López (Rocasa) –hiru gol falta zaizkio zerrendan aurreneko partidako akta igo gabe dagoelako- eta Tania Yáñez (Zuazo), datozen bi jardunaldietan Aularen bi aurkariak, hain zuzen.
Bestetik, lehengo larunbatean lau gol sartu zituen Matxalen Ziarsolo 12. da zerrendan 26 golekin. Kapitainak aparte, Elorzak 16 gol sartu ditu, Núñez eta Etxeberriak, 13 eta Menéndezek, 12. Bera Bera da ligako laugarren taldea golak sartzen (partidako 28,6) baina alde handiz gol gutxien jasotzen duena da (partidako 17,2). Rocasa da hurrengoa eta 22 gol jasotzen ditu larunbatero.
Ikus zerrenda osoa