Bera Bera

Select your language

Bera Bera Eskubaloi taldeko jokalariak ez dira bakarrik egongo larunbatean (8etan) Etxebarriko udal kiroldegian, Erreka Laranja peñak taldea animatzeko bidaia antolatu baitu.

Donostiarrek Kukullagari bisita egingo diote bigarren itzuliaren hasieran. Bizkaitarrak iaz igo ziren ohorezko mailara eta bertan gelditzen borrokatzen ari dira.

Erreka Laranja peñak antolatu duen autobusa Bidebietatik irtengo da arratsaldeko 5,30etan larunbatean, urtarrilak 28, eta partida amaitu bezain pronto itzuliko da. Bazkideak eta 14 urte baino gutxiago dituzten bazkideen seme-alabek dohainik izango dituzte bidaia eta sarrera. Lekurik egonez gero edonork egin dezake bidaia 15 euro ordaintuta. Izena Erreka Tabernan eman daiteke, bihar arte, epea asteazkenean bukatzen baita.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores