Bera Bera

Select your language

Bera Bera Eskubaloiko harrobiko taldeen artean liderrak baino ez dituzte asteburuko partidak irabazi. Bera Bera Egia Kadete 2 eta Bera Bera Egia jubenil taldeek jokatutako norgehiagoka guztiak irabazi dituzte. Azkenekeko jardunaldian bigarren urteko jubenilak 13-34 nagusitu ziren Urnietako KE A taldearen aurrean, Errenteria berriz, jubenilek Ereintza Aguaplast baino gehiago izan ziren 22-31.

Hilabete baino gehiago eten egon ostean, Egia Bera Bera senior preferente mailako taldeak partidak irabazten jarraitzen du igoera poltsikoan izan arren. Igandean Egian 30-21 menperatu zuen CDB Leizaran eta Ereintzaren aurka bukatuko du liga datorren asteburuan.

Jardunaldiko partidarik interesgarriena Egian eman zen, sailkapenean aurretik gelditzeko jokatu zen Egia Bera Bera eta Bera Bera Egiaren arteko derbia. Egiakoek 21-19 nagusitu ziren eta, ondorioz, hamaikagarrenak gelditu dira sailkapenean Bidebietakoak, aldiz, hamabigarrenak.

Infantil mailako taldeek puntu bakarra eskuratu dute. Bera Bera Egia Infantil A taldeak Bidebietan 9-20 galdu zuen Urnietako KE A taldearen aurrean, sailkapenean laugarren posturaino heltzeko aukerak galduz. Bera Bera Egia infantil B taldeak, berriz, CDB Leizaranen aurka berdindu zuen partida eta sailkapeneko erdialdean dago.

Argazkian, Ainhoa Gutierrez jubenila.

Emaitzak: infantilak, kadete, jubenil, senior preferente

Sailkapenak

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores