Bera Bera

Select your language

Bera Bera Eskubaloiko harrobia ikusteko aukera ezberdinak izango ditugu larunbat goizean, arratsaldean eta igande goizean. Asteburu honetan aipagarriena da Egia Bera Bera senior preferente mailako taldea lehiaketara itzulera, helburua lortuta duela. Igandean izango da Egia kiroldegian, 12,15etan, CDB Leizaranen aurka.

Egia kiroldegian bertan partida interesgarria biziko du larunbatean iluntzeko 7,30etan. Egia Bera Bera eta Bera Bera Egia kadete 1 taldeak aurrez aurre izango dira bertan. Bidebietako taldeak puntu bat gehiago du sailkapenean, ondorioz, norgehiagoka irabazten duena aurretik bukatuko du liga, alegia.

Bera Bera Egia kadete 2 lider eta Gipuzkoako txapeldunak Urnietan jokatuko du larunbatean, arratsaldeko 5,30etan, Urnietako KE A taldearen aurka.
 
Infantil mailako bi taldeak Bidebietan ikusgai izango dira. Larunbat goizean, goizeko 10,30etatik aurrera, Bera Bera Egia Infantil B taldeak CDB Leizaran B hartuko du eta eguardiko 12etan Bera Bera Egia Infantil A taldeak Urnietako KE A izango du aurrean.
 
Azkenik, igoera fasea jubenilek líder gisa bukatuko dute Errenterian, Ereintza Aguaplast taldearen aurka jokatuko du igandean, eguardiko 11,45etan.

Argakian, Bera Bera Egia kadete 1 taldeko jokalariak.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores