Bera Bera

Select your language

Bera Bera Eskubaloiak akatsak eta hutsegiteak gainditu, joku traketsarekin erasoan aritu eta bigarren zatian 11-14 markagailuari buelta ematea lortu egin zuen. Donostiarrek sailkepeneko bigarren postuari eutsi nahi diote eta Elda Prestigiok garaipena behar zuen Kopa jokatuko duten zortzi taldeen artean egoteko. Bi xehetasun hauek eragina izan zuten Bidebietan. Said eta Marizza Faria jokalariei esker alacanteko taldeak nagusi izan da lehenengo zatian. Bera Bera, aldiz, Matxalen Ziarsoloren golei esker eusten zion lehiari. Bigarren zatian, Bera Berak defentsa gogortu du baina erasoan makal zebilen, 49. minuturarte ezin izan da aurretik jarri Ziarsolo kapitainak kontraerasoa gauzatu arte eta Zoqbi Said eta Mamen jokalariei penaltiak gelditu ostean. Ondorioz, garaipen landua, bigarren postua egiaztatzen duena eta denok Murtziari begira larubantean Ucam Murcia taldea zain egongo da eta. Bera Bera 25 (11+14) Zoqbi, Altuna, Campa (2), Carvalho, Rubio (7), Cuña (1) eta Ziarsolo (7) –titularra- Yamiley (p.s.), Pinedo (2), Bea Fernández (4), Mena eta Berta (2) Elda Prestigio 22 (12+10) Llanos, Gabaldón, Requena, Said (8), Farias (7), Mamen (3) eta García(2) –titularra– Sánchez (p.s), Francés (1), Segura (1) eta Cembranos. Epaileak: Juan José Gude Prego eta Carlos Javier Gude Prego (Euskadi) Kanporaketak: Carvalho (2), Altuna, Pinedo eta Bea Fernández Bera Berarik eta Eldatik, Faria, Cembranos eta Segura. Partzialak: 4-3, 5-5, 6-8, 8-9, 10-10, 11-12 –atsedenaldia- 12-14, 14-16, 16-17, 19-19, 23-20 eta 25-22.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores