Bera Bera

Select your language

Eskuin hegal zarauztarra onartzen du “oso pozik gaude” bai Ro’casa kanariarraren aurkako garaipenarekin “oso pista zailan lorturikoa” bai sailkapeneko bigarren postuarekin “Mar Saguntoren espero ez genuen porrotari esker”. “Horrelakorik gerta daiteke, Cleba León talde ona da sailkapeneko logikarekin baina ez dator bat, oso pozik geunden denok” onartzen du Libe Altunak. Poza Ro’casaren aurka eskuratu zen garaipenak ere eman zuen, “oso ondo jokatu genuelako, norgehiagokan lan asko egin genuen eta serio aritu ginen, oso” azaldu du. “Defentsan ondo hasi ginen eta sentsazio onak genituen, horrela, pixkanaka pixkanaka lortu genuen markagailuan abantaila”. Bera Bera Eskubaloiak aste honetan zehar bigarren postuari eusten badio, Kopa begira zerrendaburu izango da, Itxako balizko finala arte saihestuko luke. Libe Altuna baikor da “bigarren postu hori mantentzen saiatuko gara” Elda Prestigioren aurka gaur “asko aldatu den taldea delako, gazte asko ditu eta nik uste dut irabaziko dugula etxean sendo gaudelako”. Bere ustez larunbatean “Ucam Murtzia beste gauza bat izango da, taldea hobetu du eta iaz galdu genuen bertan, ondo datorkigu hori gogoratzea” dio. Etenaldian Bera Bera Eskubaloiak defentsa landu du eta erasoan abiadura ere bai. “Bai, nik uste dut Bera Beraren nortasuna berreskuratu dugula, hau da, defentsa sendoa eta kontraerasoan azkar irten, gainera, jokalari gehienak gustora gaude joku honekin” aitortzen du Libe Altunak.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores