Bera Bera

Select your language

Bera Bera Eskubaloiak orain baino goraino ez da inoiz iritsi ligan. Kanarietan Rocasa gainditu ondoren bigarren postuaren jabe egin da Bera Bera (bideoa ikusi), gutxitan heldu dion koskari eta sekula ez hamaika jardunaldi jokatu ostean.

Ibilbidea ez da erraza izan, batez ere, Lizarrerian Itxakoren aurka galdu (27-26), Leonen berdindu eta Elxen (27-24) galdu eta gero. Zazpigarren jardunaldian Bera Bera Eskubaloia laugarren zegoen eta une hartan partida guztiak irabazi zituen Mar Sagunto taldea bost puntutara zuen.

Hortik aurrera, donostiarrek lau garaipen jarraian eskuratu dituzte nagusitasuna erakutsiz: Castro Urdiales (33-22) eta Mar Sagunto (21-26) etenaldi aurretik eta urtarrilean Mar Alicante (36-25) eta Ro’casa (22-33). Sagunton eman zen inflexio-puntua. Reyes Carrere entrenatzailearen taldeak valentziarrak hiru puntutara zituen eta Dara Carvalhoren bajarekin aritu behar izan zuen. Bera Bera oso partida serioa egin zuen, oso defentsa sendoa burutuz, Darly Zoqbi atean bikain –horrela darrai- eta Bea Fernándezek erasoan ardura hartzen –zazpi gol-.

Liga berriro martxan jarri zen egunean Mar Alicantek etxean Mar Saguntori punturen bat urratzea bidezkotzat jo zuen batek baino gehiagok Bidebietan, Patricia Alonsok azken segunduetan berdinketa apurtu zuen arte, alegia. Halere, lehengo larunbatean Cleba Leonek Sagunton lortu zuen garaipena (22-28) ospatu egin da Donostian. Bihar Elda Prestigioren aurka eta larunbatean Ucam Murcia taldearen aurrean bigarren postua berretsiz gero, Kopako zozketan bi zerrendaburu ezarri zirenetik aurreneko aldiz izango litzateke Bera Bera Kopan zerrendaburu. Bost puntutara dagoen Itxakoren jabe dago lehenengo txartela.

Iaz, hirugarrenak

Aurreneko jardunaldietan izan ezik, ligan bigarren postuaren bila aritu da behin baino gehiagoetan Bera Bera, txapelketak heren bat bete duenean. Iaz azpitxapeldun izateko lehia gogorran sartu zen Elda Prestigio eta Mar Saguntorekin, halere, 22. Jardunaldian amaitu zen borroka. Egun bezala -11. Jardunaldian- donostiarrak laugarrenak ziren, Bidebietan Mar Sagunto gainditu ostean lehenengo itzulia hirugarren amaitu zuten Elda Prestigio lau puntutara zutelarik.

15. jardunaldian, valentziarrek alacanteko taldea menperatu ostean, Bera Bera hirugarren kokatu zen, azpitxapelketa bi puntutara zuelarik. Hurrengo partidan donostiarrek Castro Urdialesen aurka galdu zuten etxean eta 21. jardunaldian Bidebietan Eldari irabazi ostean gerturatu zen helburua baina hortik aurrera donostiarrek ezin izan zuten punturik lortu eta bostgarren gelditu ziren.

Irabazitako bigarren kopako denboraldian, 08-09, Bera Bera laugarren gelditu zen lehenengo itzulian, bigarren postua hiru puntutara zuelarik eta 15. jardunaldian bi puntutara kokatzea lortu zuen. Berriro ere 16. jardunaldia madarikatua izan zen Elda Prestigioren aurka (29-24) galdu baitzuen. Laugarren postuan gelditu zen ligan, Mar Sagunto –bigarren postua kendu zion Eldari azken partidan- hiru puntutara zuela.

Kopa, bostgarrenak eta Europa

Bera Bera izendegia hartu zuenetik, donostiarrak urtero egon izan dira Kopa jokatu dutenen zortzi taldeen artean, birritan txapela lortu duelarik, 2007an eta 2009 eta azpitxapelduna behin, 2006an.

Ligan, denboraldi amaieran, bostgarren postuaren jabe egin da Bera Bera. Izan ere, donostiarrak leku hori zortzi aldiz errepikatu dute 98-99 denboralditik, hirutan laugarren izan dira: 01-02, 03-04 eta 08-09 y bi aldiz Europatik kanpo gelditu dira: 98-99 y 09-10. Bera Bera gisa, bi urte hauetan izan ezik urtero egin dira Europan donostiarrak.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores