Bera Bera

Select your language

Atzo Bera Bera Egia jubenil taldeak Zarautzen Bartolo Jatetxea ZKE taldeari 29-31 irabazi zion bertan behera gelditu zen partida, mailako lidergoan kokatuz. Pasa den larunbatean bezala ez zen partida lasaia izan Mauge Gezalak zuzentzen dituen jokalarientzat. Datorren jardunaldian atsedena hartuko du taldeak.

Eta puntuak binaka poltsikoratzen dituena Bera Bera Egia kadete 2 taldea da. Atzo Oñatin Aloña Mendi ‘A’ taldea 10-23 menperatu zuten donostiarrek. Seitik sei eta sailkapenean lidergoan bakarrik dira. Bestetik, kadete 1 taldeak 19-13 galdu zuen Casa Astigarraga Elgoibarren aurka, datorren igandean Bidebietan 12etan kadete 2 taldeak jasoko duen taldea, hain zuzen. Bera Bera kadete 1 taldeak 10etan jokatuko du leku berean Ordizia Irurenaren aurka.

Bidebietan larubatean arratsaldeko 7etan ohorezko mailako taldeak Balonmano Porriñoren aurka jokatzeaz gain, Bera Bera Egia infantil mailako bi taldeen arteko norgehiagokarekin asteburua osatuko da, larunbatean Bidebietan, 10,30etatik aurrera, hain zuzen.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores