Bera Bera

Select your language

Garaipenak, berdinketa eta porrotak eman ditu asteburu honetan Bera Bera Eskubaloiko harrobiak. Larunbatean Bidebietan, Bera Bera Egia infantil A taldeak aurreneko garaipena lortu zuen CDB Leizaran aise menperatuz (20-4). B taldeak ez zuen aukerarik izan Udarregiren aurka 4-30 galdu baitzuen. Datorren larubatean Bidebietan, goizeko 10,30etatik aurrera, Bera Bera Egia infantil mailako bi taldeak aurrez aurre izango dira.

Larunbatean ere bai, baina Zarautzen, Bera Bera Egiako jubenilek berdinketa baino ez zuten lortu Aiala ZKE taldearen aurka (30-30). Bihar, urriak 25 asteartean, bertan behera gelditu zen Bartolo Jatetxearen aurkako partida jokatuko da eta, irabaziz gero donostiarrak lidergoan koka daitezke, Urnietan Aloña Mendiren porrota baliatuz.
Igandean kadeteen txanda izan zen Oñatiko Aloña Mendiren aurkako norgehiagoketan. Izan ere, Bera Bera Egia kadete 1 taldeak aise galdu zuen 13-24 Aloña Mendi A taldearen aurka eta Bera Bera Egia kadete 2 taldeak 39-4 irabazi zion Oñatiko B taldeari.

Bihar 12etan, Zubikoa kiroldegian, Aloña Mendi A-Bera Bera Egia kadete 2 aurrez aurre izango dira eta lehenengo urteko taldeak Elgoibargo Olaizaga kiroldegian, 11,30etan Casa Astigarraga Elgoibar taldea zain izango du.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores