Bera Bera

Select your language

Bera Bera Eskubaloiko piboteak Dara Carvalho eta Antonella Mena Brasil eta Argentinarekin jokatuko dute Mexikoko Guadalajara hirian ospatzen ari diren Joku Panamerikarrak. Londreseko Joku Olinpikoetan parte hartzeko txartela emango duen partida urriaren 24an, astelehenean goizeko 3etan jokatuko da. Finalerdietan, Brasil Mexiko gainetik pasatu zen 43-13. Dara Carvalhok 12 minututan hiru gol egin zituen. Argentinari askoz gehiago kostatu zitzaion Republika Dominikana menperatzea, gol bakar batez egin baitzuen 19-18. Antonella Menak ia partida osoa jokatu zuen eta bi gol sartu zituen. Teoriaz, brasildarrak favorito dira urrezko domina lortzeko eta, era berean, Londresera bidaiatzeko datorren urtean. Bestalde, Eli Pinedok bihar Suizan jokatuko du Europeoa jokatzeko aurreko faseko bigarren partida. Pasa den ostegunean, Espainiak 27-22 irabazi zion Islandiari. Eli Pinedok defentsan egin zuen lan ona.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores