Bera Bera

Select your language

Bera Bera Egiako kadete mailako Maitane Etxeberria jokalaria deitu dute Espainiako etorkizun taldearekin aritzeko urriaren 28tik azaroaren 7rarte. Bertan konzentrazioa izateaz gain, Portugalen bi partida jokatuko dituzte.
14 urteko errenteriarrentzat hirugarren aldia izango da halere, ez du partidarik jokatu, lagunartekoa nahiz ofiziala. Deialdiaren aurrean “pozik” agertu da Maitane, “entrenamenduak izateaz gain, Portugalen jokatuko baitugu”.
Urriaren 28tik azaroaren 3rarte Cacereseko Alcantara herrian entrenatuko dira, azaroaren 4an abiatuko dira Portugalera eta larunbatean eta igandean jokatuko dituzte partidak Ansiao herrian.
Gazteenetarikoa izan arren, Maitanek ezagutzen du taldea, Aiala Zarautzeko Andrea Zaldua ere bertan dagoelarik. Etorkizun taldean Maitanek eskuin muturrean jokatzen du, Bera Bera Egian jokatzen duen eskuin hegalean baino gehiago gustatzen zaion lekua. Halere, bere taldearekin oso pozik dabil, etxetik kanpo Ereintzari irabazi zioten pasa den asteburuan eta datorren urteari begira Euskal Liga dute helburu.
Maitane DBHko 3. Mailan dago Lezoko institutoan eta konzentrazioa dela kausa berreskuratu beharko ditu galduko dituen lau egunak.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores