Bera Bera

Select your language

Madrilgo aireportuan harrapatu dugu Eli, Loiun hartu du eguardian hegazkina eta Leganesen Espainiako selekzioko adiskideekin bazkaltzeko zuen hitzordua.

Larunbatean Leonen gertatutakoaren aurrean “lasaiago” dagoela onartzen du. “Puntu bat galdu bagenuen ere, puntu bat gehiago dugu sailkapenean eta hori da garrantzitsuena” azpimarratzen du liga paretsua eta maiatzararte luzatuko dena kontutan hartzen badugu.

Halere ezin ditu burutik kendu bigarren kanporatzea eta ondoren ikusi zuen txartel gorria, partidako azken minutuetan gertatu zirenak eta erakagarriak izan zirenak. Bera Bera Eskubaloiak bi goleko abantaila zuen zazpi minutu falta zirela. “CLeba Leongo jokalaria ikutu ez nuen egin jokaldi batean epaileek falta adierazi zuten eta, horrez gain, bi munutu kalera bidali ninduten” azaltzen du arabarrak.

"Ez zara enteratzen"

Aurretik, donostiarrek epaileen hainbat erabakik zalantzan jarri zituzten eta Elik “ez dut ikutu, ez zara enteratzen” esan zion epaileari, txartel gorria ikusiz eta bi minutuko kaleratzea. Ondorioz, Bera Bera Eskubaloiak lau minutu jarraian jokatu zuen sei jokalariekin. Pinedo partida bikaina jokatzen ari zen gainera, izan ere, taldeko golegi nagusia izan zelarik.

Eli Pinedoren ustez neurriz kanpo zegoen txartel gorria, “ez zegoen mespretxurik ezta irainik ere”, horregatik, bestelako zigorrik ez du espero eta urriaren 29an Bidebietan BM Porriñoren aurka jokatzea espero du ezker hegalak.

Egun hauetan, Espainiako selekzioarekin dago arabarra, izan ere, Europako txapelketa parte hartu ahal izateko aurreko faseko partidak jokoan dituzte. Ostegunean Islandiaren aurka Leganesen, larunbatean Genevara egingo dute bidaia eta igandean Suizaren aurka neurtuko dira Thonex herrian. “Aise irabazteko partidak dira teorian” adierazi du aurten atseden hartuko ez duen Bera Bera Eskubaloiko jokalariak.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores