Bera Bera

Select your language

Bera Bera eskubaloi taldea Murtzi bidean da jada, joan den astean Castroren kontra jasotako porrotak utzi zuen zapore txarra kentzeko helburuarekin. Ucam Murtziak plater hautsiak ordaindu beharko lituzke, eta erreibindikatu egin nahi den talde baten amorrua pairatu. Bihar 19:00etatik aurrera, ez da opari gehiagorik egongo. Bidebietan denboraldiko lehen porrota jasotzeak min eman dio taldeari, normala denez. Batez ere taldeak badakielako ez zela halakorik gertatuko astero erakusten duten maila erakutsi izan balute larunbatean ere. Galtzetik zerbait positiboa ateratzearren, Bera Bera amorruz eta dena ematera irtengo da Ucam Murtziaren kontra. Reyes Karrerek hautatzeko dituen jokalari guztiak eraman ditu Murtziara, Alba Menendez lesionatua ezik. Astean zehar donostiarren entrenatzaileak taldearen lan defentsiboan eta kontzentrazioan aritu da lanean batez ere, pasa den larunbatean bertan egin baitzuten kale. Murtziako San Basilio Kiroldegian, Ucam pimentoneroa dago zai, behealdean dabilen taldea, baina behetik gora datorrena. Beren hasiera zaila izan zen, baina pixkanaka altxa egin dira, eta irabazten zaila den taldea bihurtu dira. Lehen itzuliko partiduan argi utzi zuten hau Donostiara egin ziguten bisitan, noiz bi golengatik bakarrik galdu zuten. Azken hiru partiduetatik bi irabazi dituzte, etxean Castro garaituta eta Alcobendas bere zelai zailean. Talde honek oso gutxitan galdu du gol askogatik, beraz, defentsako lana inoiz baino gogorragoa izan beharko da, partidua gol gutxirengatik erabaki baitaiteke. Partiduaren garrantzia handiagoa da hurrengo astean Kopa dagoela kontuan hartuta. Emaitza txar batek gehiegi iraungo luke, beraz, ez da komeni sustorik egotea. Bost zentzuak partiduan jarrita, Bera Bera bi puntuak Donostiara ekartzen saiatuko da, sailkapeneko hirugarren postua berreskuratzeko, Saguntok asteazkenean Itxakoren aurka galdu baitzuen.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores