Bera Bera

Select your language

Bera Beraren harrobiko infantil A eta senior taldeek hurrengo aste bukaerako konpromezuak prestatzen ari dira dagoeneko. Beste ekipo guztiek atsedena izango dute, ligako fase berriak hasten diren bitartean. Infantilek Foru Aldundiaren Trofeoari hasiera emango diote larunbatean Andoainen. 12:00etatik aurrera Leizaran Aren kontra arituko dita Allurralde polikiroldegian. Fase berri honetan, Bera Bera faborietako bat da, horregatik, lehen partidu honetan irabaztea oso garrantzitsua izango litzateke gauzak behar bezala bideratzeko. Seniorrak bere aldetik, bolada bikainean dabil, eta jarraipena eman nahi dio igandean 10:15etatik aurrera Zarautzeko Aritzbatalde polikiroldegian. Aiala izango dute arerio. Teorian behintzat, donostiarrak talde indartsuagoa dira, eta garaipenaren bila joango dira sailkapeneko bigarren postuarengatik borrokan sartzeko.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores