Bera Bera

Select your language

Aste bukaera honetan Bera Beraren harrobiko taldeek ez dituzte partidu asko jokatu, bi besterik ez, baina biak ere kalitate handikoak izan ziren, non gure neskek euren onena eman zuten eta bi garaipen zoragarri lortu zituzten. Larunbatean Ohorezko Mailako neskak Bidebietako kantxara irten baino lehen, seniorrak Pulporen aurka jokatu zuten. Donostiarrek partidu zoragarria jokatu zuten, lehen zati bikain batekin. Markagailuan errenta ederra lortu ondoren, bigarren erdian asko gozatu zuten 30-13ko markagailuarekin irabazten bukatzeko. Bera Berak jarraian lortzen duen laugarren garaipena da, lehen postuetako borrokan bete-betean sartuz. Igandean kadeteen txanda izan zen. Urdaneta zen arerioa, Bizkaiako txapelduna. Lehia hau fase berri bati hasiera eman baino lehen jokatu zen, maila honetako txapeldunen txapelduna zein zen jakiteko. Kasu honetan, Bera Berak sekulako jokoa erakutsi zuen berriro ere eta 24-18ko emaitzarekin irabazi zuen Egian. Euskadiko Txapelketara beraz, euren mailako txapeldun bezala iritsiko dira. Txapelketa otsailaren 26ean hasiko da. Bukatzeko, nabarmendu beharra dago Bera Bera-Castro partiduaren atsedenaldian eta bukaeran egon zen giro ona. Izan ere, Bera Bera Eskolako txikiek Egiaren kontra lagunarteko partidutxo bat jokatu zuten, eta jendeak primeran pasatu zuen. Txikiek ere sekulako esperientzia bizitu zuten.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores