Bera Bera

Select your language

Munduko Eskubaloi Txapelketa amaitu berria da eta jadanik, ABF txapelketa hasteko prest dago. Larunbata honetan euskal derbia jokatuko da Akaba Bera Bera eta Lizarrako Itxako S.D. artean. 18:30etan izango da bien arteko norgehiagoka Lizarrako kiroldegian. Konpetiziorik gabeko bost aste hauen ondoren Akaba Bera Berak aste honetan normaltasuna berreskuratzea lortu du entrenamenduetan. Denbora luze honetan Tervel, Garmendia eta Pinedo jokalari garrantzitsu gabe entrenatzen egon behar izan du eta atzo arte ez dute taldeko disziplinan sartzerik izan. Beraz, larunbateko partidari aurre egiteko egun gutxi edukiko dute taldearen jokoari berriz moldatzeko. Dena den, bertan geratu direnak oso ondo aritu dira. Eider Rubio, Veronica Valverde eta Libe Altuna lesioengatik zalantzak izango dira. Rubio eta Valverde orkatileko bihurdura dute eta artikulazioa zer edo zer handituta dute oraindik. Altuna berriz, belaunean min hartuta dago.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores