Bera Bera

Select your language

Galdu egin du Akaba Bera Berak, Vicar-Goyaren kontra Almerian jokatutako partidua. Azken hiru urteetan garaipenik ez dute lortu han gipuzkoarrak, oraingoan ere ez, nahiz beraien bisitetan, Bidebietan, alderantzizkoa gertatu. Bi taldeek defentsa sistema berdina jarri dute jokoan, biek 5:1 aukeratu dute, eta lehen hamabost minutuetan Tati Garmendiaren jokalariak aise kontrolatu dute baloia eta jokoa, bai defentsa, bai eraso lanetan, baloi asko lapurtuz. Baina partidua aurrera zihoan ehinean, gipuzkoarrak arreta galtze nabaria erakusten hasi dira, defentsak behera egin du hutsune handiak erakutsiz, eta almeriarrak mementu eta akats horiek ondo probetxatu ditu markagailua igotzeko. 32-29 beraz emaitza, almeriarrak garaile gertatu dira baina joko handia erakutsi gabe. Gipuzkoarren huts eta kaleetan euskarritu dira partidua aurrera ateratzeko. Gau hontan bertan, Tati Garmendiaren taldea, autobusean itzultzen da Donostiara.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores