Bera Bera

Select your language

Gutxienezko galtzea izan da gaur Akaba Bera Berak Elda Prestigioaren kontrako partiduan lortutako emaitza, Bidebietako kiroldegian. Izan ere, Eldak, oso talde sendoa taxutu du oraingo denboraldian. Kanpokoak indartsu hasi dira, eta Tati Garmendia entrenatzaileak 6:0 defentsa plana baztertu, aldatu, eta 5:1ekin, etxeko taldea erabat suspertu egin da, Raphalle Trevel jokalari frantsesa buru zuela. Gora egin du Akabak lehen zatiko azken minutuetan, eta atsedenaldira berdinduak ailegatu dira (15-15). Bigarren zatian, nahiz mantso hasi,denbora aurrera zihoan ehinean jokua eta baloia kontrolatzen hasi dira, trebetasunez erasoan indartuz.Bukaerako emaitza honela, puntu bateko diferentzi eskasa utzi du agerian. Entrenatzaile eta jokalari ohia, Tati Garmenida berak, partiduan parte hartu behar izan du taldeko jokalarien artean zenbait lesio eta zauritu direla medio. Lan Bikaina bereziki, Micaela Ciobano eta Llanos Trigueros atezainak, partidu osoan zehar erakutsi dutena. AKABA: Ciobanu, Pinedo (3), López (3), Tervel (7-5 penaltiz), Agirre (3), Ziarsolo (6), Andersen (1),-lehen taldea- , Trigueros, Arruzazabala, Petrinja (2), Minguez, Garmendia (1), Altuna eta Krnia. ELDA PRESTIGIO: Vendula, Soit (7-3 penaltiz), Fernández (3), Knytlova (4), Dajcman (1), Martynenko(4), Ilic (1)-lehen taldea- Elejaga, García, Rubio, Box (3), Amorós, Rodrígues eta Fraile (4). PARTZIALAK: 1-3, 3-7, 5-10, 7-11, 10-14, 15-15 (atsedenaldia), 15-17, 16-19, 18-22, 18-24, 23-26 eta 16-17 (bukaera). ARBITROAK: Eraso eta Ordoki (naparrak),Akaba Taldetik, Garmendia (2), Pinedo (1), Agirre (1) eta Andersen (1) kanporatu ditu eta Fraile (2), Box (1), fernandez (1) eta Martynenko (1) Elda Prestigio taldetik.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores