Bera Bera

Select your language

Akaba Bera Berak bide honetik jarraitzen du aurredenboraldiko prestakuntza eta garaipen berri bat eskuratu zuen larunbat iluntzean Ponferradan jokaturiko adiskidantzazko norgehiagokan. Honako honetan Leon BM izan zuten arerio eta bi taldeen arteko maila desberdintasuna agerian geratu zen lehen minututik. Reyes Karreresen neskek partida ona egin zuten eta sei goletako aldearekin nagusitu ziren. Akaba Bera Berako neskak beti joan ziren aurretik markagailuan eta abigarren zatian joko bikaina erakutsi zuten. Taldea gauzak ongi egiten ari da aurredenboraldian eta bide aproposari ekin dio ligako lehen partidara sasoi betean iristeko. Golegileak: Leon BM: Gonzalez, Fomina (2), Caño (2), Arias (1), Arobes (6), Araujo (5), Mirantes (3), Martinez (1), Cubero (1), Buican (4), Cañon, GArcia, Gisbert, Cembranos, Valientes, Lejskuvic. Akaba Bera Bera: Darly, Fiedel (8), Valverde (4), Garmendia (2), Lopez (5), Agirre (1), Kowalska (8), Tienstra, Ziarsolo (2), Arruzazabala (1), Lazcoz, Altuna, Egaña, Elgarresta.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores