Bera Bera

Select your language

Eguna: 2005-05-07 Ordua: 18:15 Lekua: Polideportivo Municipal de Ribarroja (Valencia) Epaileak: Raluy Lopez / Sabroso Ramirez (Canarias) Akaba Bera Berak liga txapelketari berrekingo dio sailkapeneko hirugarren postuaren bila. Horretarako, ordea, etxean oso sendo ari den eta sailkapenean puntu bat aurretik den Cementos La Unión Ribarroja taldea gainditu beharko du. Talde Valentziarrak kopan espero zitekeen maila eman ez bazuen arren, talde indartsua eta arriskutsua dela erakutsi du orain arte jokaturiko partidetan, bereziki bere zalegoaren aurrean jokatzen duenean. Urtero aurreko postuetan ibiltzen den taldean Elisabeth Pinedo hegalekoa, Begoña Sanchez beteranoa, Isabela Florian errumaniarra eta Lucia Vianna brasildarra dira jokalari garrantzitsuenak. Reyes Karreren iritziz, “joko azkarra eta erasokorra egitea lortzen badugu bi puntuak eskuratzeko moduan izango gara. Beldurrik gabe jokatu behar dugu punturen bat lortu nahi badugu”.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores