Bera Bera

Select your language

Sekulako garaipena (28-29) lortu zuten gure jokalariek Elda Prestigio talde indartsuaren zelaian. Etxeko taldea oso indartsu hasi zen eta gure jokalariek nahikoa lan zuten Eldakoen erasoari aurre egiten. Defentsan bigun eta desajuste handiak zituzten Reyes Karreresek zuzentzen dituen jokalariek eta etxekoek ederki aprobetxatu zuten egoera lehen zatian bost goletako errenta izatera iritsiaz. Minutuak pasa ahala, ordea, Akaba Bera Berako jokalariak norgehiagokan sartzen joan ziren eta defentsan izandako hobekuntza nabarmenari esker partida parekatzen joan zen. Bigarren zatian gauzak aldatu egin ziren. Lehia amaitzeko hamr minutu falta zirenean gure jokalariak markagailuan aurreratu ziren eta garaipena erdietsi zuen berdintasun handiko azken minututan. Jokalari guztiek maila handia erakutsi bazuten ere, bereziki aipagarria Veronica Valeverdek y Dagmara Kowalskak aurkariaren ate aurrean erakutsitako abilezia, Jockelyn Tienstra atezainak azken hamar minutuetan eginiko lan bikaina ahaztu gabe. Elda Prestigio: Aitziber Elejaga, Stephanie Cano (4), Beatriz Morales (7), Diana Box (1), Susana Fraile (5), Oana Soit (4), Silvana Ilic (5). Akaba Bera Bera: Jockelyn Tienstra, Itxaso Egaña, Zulai Agirre (5), Tati Garmendia (1), Patri Pinedo (4), Veronica Valverde (6), Manuela Fiedel (4). Dagmara Kowalska (9). Partzialak: 2-1 / 6-3 / 8-4 / 9-7 / 11-9 / 14-11 (atsedenaldia). 17-15 / 19-18 / 21-20 / 22-23 / 26-26 / 28-29.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores