Bera Bera

Select your language

Akaba Bera Berak Plusfec U.E. Lleida taldearen aurka neurtuko ditu indarrak larunbatean arratsaldeko 19:30etik aurrera Bidebietako kiroldegian. Kataluniako taldeak apustu gogorra egin zuen denboraldi hasieran ligako lau talde onenen artean sartu eta datorren denboraldian Europan jokatzeko helburuarekin baina gauzak ez zaizkio nahi bezala joan Antonio Bustok zuzentzen duen taldeari eta gaur egun hamargarren postuan sailkaturik dago. Maila oneko jokalariak eta talde polita osatu arren Lleidako taldeak irregulartasun handia azaldu du denboraldian zehar partida onak eta txarrak tartekatuaz. Horregatik, Akaba Bera Berako jokalariek euren mailarik onena eman beharko dute garaipena eskuratu nahi badute egun ona duenean talde arriskutsua baita kataluniarra. Jokalariei dagokienez, talde donostiarreko zaletuek ongi ezagutzen duten Monica Nedelciu errumaniarraren presentzia azpimarra genezake, iaz Reyes Karrereren esanetara aritu baitzen. Gainontzeko jokalariei dagokienez, Isabel Bastero eskuin hegalekoa, Dolores Martin zentrala eta selekzioan aritzen den Goretti Castañeda 19 urteko pibote gaztea dira gehien nabarmentzen direnak. Ezin ahaztu ditzakegu Jurate Jankaitiene atezain lituaniarra, nazionalitate bereko Gabriele Mitkeviciute eta Mariko Komatsu korear txikia. Espero dezagun gure jokalariek laugarren postuari eusteko ezinbestekoak zaizkien garaipena eta bi puntuak eskuratzea.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores