Bera Bera

Select your language

Jardunaldi borobila Akaba Bera Bera eskubaloi taldeek buruturikoa, maila guztietako taldeak nagusitu baitziren euren norgehiagoketetan. Larunbatean lehen taldeak Kanariar uharteetan 24 eta 29 nagusitu zela aipatzen bagenuen gauza bera egin zuten kadete, jubenil eta 2. Nazional mailako taldeek. Kadeteei dagokienez, Arabako Consulting taldea mendean hartu zuten. Azken emaitza 24-19 izan zen eta goleatzaileak ondorengoak izan ziren: Garazi (8), Maria (7), Leire (6), Zuriñe (2) eta Alma (1). Jubenilen taldea 20 eta 12 gailendu zitzaion Gasteizko Gasnalsa taldeari. Goleatzaileak Enara Martinez (7), Nahiara (5), Laura (4), Enara Otero (2), Jessy (1) eta Sara (1) izan ziren. Amaitzeko, 2. Nazionaleko taldeak Elorrion jokatu zuen eta bi puntuak poltsikoratu zituen. Gol gutxiko norgehiagokan gure jokalariak 9 eta 12 nagusitu ziren. Goleatzaileei dagokienez, Lorena (5), Amaia (2), Leire (2), Bego (1), Idoia (1) eta Laura (1) izan ziren.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores