Bera Bera

Select your language

AKABA BERA BERAk ABFko 6. jardunaldia jokatuko du, urriaren 30ean, arratsaldeko 19:00etan BIDEBIETAKO KIROLDEGIAN BM ELDA PRESTIGIOren aurka. Honako pista aldaketa hau Gaska Polikiroldegiko itoginen ondorioz da. Pista bustia egon dela eta astean zehar AKABA BERA BERA taldeak bere entrenamenduak Bidebietan egin behar izan ditu. BM ELDA PRESTIGIO Alacanteko taldea, aurreko denboraldian 2003-2004 ligako txapelduna izan zen. Aurten ere, liga oso ondo hasi du. Partidu bakarra berdindu eta beste guztiak irabazi ditu. Partidu bat gutxiago jokatu duelako dago 7.ena sailkapenean, baina sailkapen hau ez da erreala. Ligako talde osatuenaren eta sendoenaren aurrean jokatuko du AKABA BERA BERAk. Aurten, kalitate handiko jokalariekin osatu dute taldea. Jokalari berriak: Barbara Brauer; Silvana Ilic; Stephanie Cano, Frantziako Selekzioko kapitaina; Ana Ruiz eta Aitziber Elejaga euskalduna, atezaina eta Akaba Bera Berako jokalari ohia dira. Hauek, Maru Sanchez, atezaina eta Olinpiadetako Espainiako taldeko jokalaririk onena; Susana Fraile euskalduna eta Diana Box, Espainiako Selekzioko pibotearekin batera, ligako talde indartsuena osatzen dute. Akaba taldean, Esther Larreategi oraindik ere duda da abduktoreetan duen lesioa dela eta. Modu berean, ez da ziurra Esme López-ek partidu hau jokatuko duenik. Partidu korapilatsua baina oso interesgarria izango da AKABA BERA BERArentzat. Gainera, ezin dugu ahaztu azkeneko hiru urteetan, aurreko denboraldian izan ezik, AKABA BERA BERA izan dela garaile BM ELDA PRESTIGIOren aurka etxean jokatutako partidutan. Partiduko epaileak Guerra Amieva (Aragoi) eta Moure Fernandez (Asturias) izango dira.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores