
Gorka Buenok beste urtebetez jarraituko du Bera Berako lehen taldeko entrenatzaile lanetan. Xabi Martinez eta Aritz Arcelus izango ditu laguntzaile, eta Xabi Etxanizek manager lanak egingo ditu. Gainera, Staff honek Seven modalitateko taldearekin jarraituko du. Espainiako txapledunak izanik, titulua ekainaren 19an Madriden errepikatzea espero dugu, 2020-2021 denboraldirako.
- 11:00h Fadura, Getxo
S16: Getxo - AVK Bera Bera - 12:30h Fadura, Getxo
S18: Getxo - AVK Bera Bera
- 11:00h Landare, Hernani
Liga Vasca: ATSS/Hernani - AVK Bera Bera "B"
- 13:00h Miniestadio Kote Olaizola, Donostia
S16: AVK Bera Bera - Mutriku/Zarautz - 16:30h Landare, Hernani
Euskadiko 7s Txapelketa AVK Bera Bera (masculino) - 16:30h Plaiaundi, Irun
Saiza Txingudi - AVK Bera Bera "B"
Dakizuen bezala orain dela egun batzuk, 21 urte luzez, gure errugbiko atalaren oinarrizko zutabe eta alma mater-a izan denak, Iñigo Imaz “Bombas”-ek, bere kargua uztea erabaki zuen. Ez da batere erraza izango zuk egindako lan guztia berrantolatzea, kolpe latza izan da eta ez dugu hitzik berak gure elkartean urte guzti hauetan egin duen lana eskertzeko. Zorterik onena opa dizugu zure ibilbide berrian, MILA ESKER BOMBAS!
Iñigo-k utzitako hutsunea betetzen erronka zaila dugu orain. Garai berri bat irekitzen da Bera Bera Errugbian eta denon artean atera behar dugu proiektu hau aurrera. Dagoeneko lanean hasi gara ataleko ORGANIGRAMA berria zehazten. Momentuz FERNANDO DIEZ, Elkarteko Lehendakariak, hartuko du ATALAREN ARDURADUN kargua. Bide batez TXEMA ISASA izango da KIROL ARDURADUN nagusia eta IGOR ETXEBERRIA-k hartuko ditu atalaren ANTOLAKETA lanak, bertan 5 arlo egongo direlarik, bakoitza bere arduradunarekin (ea laister hauen izenak ematerik dugun) ADMINISTRAZIOA, KOMUNIKAZIOA, BALIABIDEAK LORTZEA, LOGISTIKA, PROIEKTU BERRIAK.
BERA BERA ERRUGBIAN lan handia dugu aurretik, helburu eta erronka berriak datoz, antolaketa eta lan egiteko modu berriak behar ditugu, baina ziur gaude guztion artean lortuko dugula. Ateak irekita ditugu nahi duzuenontzat!
BERA BERA BAI!
Asko izan dira parte hartu duten klub guztietatik eta Espainiako Federaziotik jaso ditugun esker onak, Emakumezkoen Ohorezko B Mailara igotzeko 2020-2021 fasea antolatzeagatik. Eskerrak eman nahi dizkiegu boluntario guztiei, proiektuarekin bat egin duten moduagatik, eta ondo egin dutelako, eta batzuek txanda bikoizten dutelako, eta guztiek jarrera ezin hobea dutelako. Ez dugu aukera hau pasatzen utzi nahi eskerrak emateko "Ilara 0" aren bidez ekonomikoki lagundu duzuen anonimo guztiei, ekitaldiaren antolaketari eta emakumezkoen taldeari laguntzeko 150 €eman dituzuen babesleei, zuzeneko ekarpen ekonomikoa eginez gero ekitaldia garatzeko ezinbestekoak diren produktu eta zerbitzuak gure eskura jarri dituzuen babesleei, eta klubeko babesleei, zuen laguntzarik gabe denboraldi bakoitza ezinezkoa izango litzatekeelako.