Bera Bera

Select your language

Dakizuen bezala orain dela egun batzuk, 21 urte luzez, gure errugbiko atalaren oinarrizko zutabe eta alma mater-a izan denak, Iñigo Imaz “Bombas”-ek, bere kargua uztea erabaki zuen. Ez da batere erraza izango zuk egindako lan guztia berrantolatzea, kolpe latza izan da eta ez dugu hitzik berak gure elkartean urte guzti hauetan egin duen lana eskertzeko. Zorterik onena opa dizugu zure ibilbide berrian, MILA ESKER BOMBAS!

Iñigo-k utzitako hutsunea betetzen erronka zaila dugu orain. Garai berri bat irekitzen da Bera Bera Errugbian eta denon artean atera behar dugu proiektu hau aurrera. Dagoeneko lanean hasi gara ataleko ORGANIGRAMA berria zehazten. Momentuz FERNANDO DIEZ, Elkarteko Lehendakariak, hartuko du ATALAREN ARDURADUN kargua. Bide batez TXEMA ISASA izango da KIROL ARDURADUN nagusia eta IGOR ETXEBERRIA-k hartuko ditu atalaren ANTOLAKETA lanak, bertan 5 arlo egongo direlarik, bakoitza bere arduradunarekin (ea laister hauen izenak ematerik dugun) ADMINISTRAZIOA, KOMUNIKAZIOA, BALIABIDEAK LORTZEA, LOGISTIKA, PROIEKTU BERRIAK.

BERA BERA ERRUGBIAN lan handia dugu aurretik, helburu eta erronka berriak datoz, antolaketa eta lan egiteko modu berriak behar ditugu, baina ziur gaude guztion artean lortuko dugula. Ateak irekita ditugu nahi duzuenontzat!

BERA BERA BAI!

Laguntzaileak / Colaboradores

  • AVK Valvulas

  • Grupo Bultz

  • Goi Recursos Humanos

Laguntzaileak/Colaboradores