Bera Bera

Select your language

Igande hontan espoir taldea Elorriora bidaiatzen zuen ligako partidua jokatzeko. Partidu gogor bat espero genuen Elorriotarren parte eta gure taldeak bertakoen agresibitatea berdindu eta gure jokua imposatu beharko zuten partidua irabazi ahal izateko.

Lehenengo minutuetan bi taldeek zenbait entsegu lortu zituzten, baino, minutuak pasa ahala, beraberak partidua menperatzea lortu zuen, azkenean 8 entsegu lortuz haien 5en aurka. Aipatzekoa Alberto Michelenak 7 transformazio sartzea lortu zuela.

Gure taldean nabarmentzen dugu Xandruren partidu bikaina, hasieratik jokatuz, lehenengo entsegua lortuz eta partidu guztian defentsa oso ona egiten. Taldekideen zorion mereziak jaso zituen bukaeran. Aipatzekoa ere Willy Atanganaren partidua, Etxanizek bigarren zentro bezala jarri zuen eta Elorriotarrek partidu guztian zehar sufritu zituzten Willyren jokaldiak.

Orain, espoir taldeak bi aste ditu hurrengo partidua prestatzeko eta jokalariak ilusioz beterik daude sailkapenean lehenengo bietan sartzeko aukera handiak ditugulako eta honekin igoera fasea jokatzeko.

Hasierako hamabostekoa: Pete, Thunder, Etxezarreta, Seron, Azkue, Adarraga, Oriol, Ubi, Bortx, Alberto Michelena, Larraz, Willy, Doroteo, Xandru eta Adellac.

Aulkitik Ketxus, Guerri, Freddy, Javo, Antxon Michelena eta Mame sartu ziren.

>Entseguak: Xandru, Ubi, Bortx(2), Pete, Antxon, Willy eta Guerri.

Laguntzaileak / Colaboradores

  • AVK Valvulas

  • Grupo Bultz

  • Goi Recursos Humanos

Laguntzaileak/Colaboradores