Bera Bera

Select your language

Igande hontan Spoir taldeak Elorrioren bisita jasotzen zuen. Baja asko genituen eta horri zelaiaren egoera txarra eta eguraldi kaskarra batuta, partidu zail bat aurrean genuen. Jokalariek bi agindu argi jaso zituzten: defentsan ordenatuak egotea eta ahal genuen heinean eskura jokatzea. 

Lehenengo zatia oso ona izan zen, hiru entsegu sartzea lortu genuen eta Elorrio zero puntutan uztea ere. Bigarren zatiaren hasieran kontzentrazioa pixka bat galdu genuen eta horrek bisitarien entsegua etorrarazi zuen. Baina, partidaren momentu zailenean, gure mutilek egoerari buelta ematea lortu zuten eta azken jokaldian laugarren entsegua sartu genuen, bonusa lortuz.

Garaipen honen ondorioz gure Spoir taldea bigarren jartzen da sailkapenean eta bi aste ditu hurrengo partidua ondo prestatzeko.

Hasierako hamabostekoa: Etxezarreta,Thunder,Ketxus,Javo,Azkue,Adarraga,Guerri,Zumeta,Adellac,Unamuno,Freddy,IonGoenaga,Larraz,guibert y Sorondo. Baita jokatu zuten: Sola, Xandru, Roke y Pete. Entseguak Unamuno, Jon Goenaga, Ketxus eta Adarragaren partez izan ziren eta Gorka Unamunok bi jaurtiketa sartzea lortu zuen.

 

Emaitza finala: Bera Bera Spoir 24-5 Elorrio.

Laguntzaileak / Colaboradores

  • AVK Valvulas

  • Grupo Bultz

  • Goi Recursos Humanos

Laguntzaileak/Colaboradores