Bera Bera

Select your language

OBM: AVK Bera Bera - LIceo Francés (Bertan behera)

Neskak: Termas Bera Bera - Getxo

Jardunaldiaren helburua aurredenboraldian entrenatutako guztia landu ahal izatea zen. Getxok baja garrantzitsuekin azaldu zen Anoetan, baina batez ere oso talde gaztearekin. Azkarrak eta oso dinamikoak dira, eta gogorrak meleetan. Jokin, Laura eta Ametsen neskek oso indartsu hasi zuten partida, lehen 15 minutuetan intentsitate handiz eta txukun jokatu zuten. Minutuak igaro ahala, desordenatu egin ziren eta Getxoren entseguak iristen hasi ziren. Gureak sendo mantendu ziren defentsan, baina Barbara Plaren beteraniak eta bere fitxaketen kalitateak min egiten zuten gure alboetan, eta hor egin zituzten marka gehienak. Azken emaitza 5-51 izan zen. Defentsan batez ere ondo egindako lanaren sentsazioarekin, eta erasoa hobetzen jarraitzeko gogoarekin atera ginan Anoetatik.

 Espoir: Txingudi - AVK Bera Bera B

14- 8 emaitza Txingudiren alde.

Larunbatekoa denboraldi-aurreko lehen partida zen. Euria egiteko aukera zegoen, baina azkenean arratsalde bikaina geratu zen errugbian aritzeko.

Lehen zatia oso parekatua izan da. Fisikoki nagusi ziren, eta ohituta gaude horretara, baina gu taktikoki hobeak.

Defentsarako jarrera ona, baina pase-akats asko, eta ostikoak hartzean.

Bigarren zatian nagusitzen hasi ginen, baina azkenean intentsitatea jetsi genuen. Partida osoa markagailua alde zuela azken 5 minuturarte.

Huts egin du gure ostikatzaileak 5 ostikada makilaz huts eginez.

Pozik gure jokalarien jarrerarekin, galdu arren.

Hobetu beharreko alderdiak: indarra rucketan, touche jaurtiketa, sakonera kudeatzea 3/4etan eta konfiantza ostikoak hartzean.

Nabarmentzekoa da 5 jokalariren debuta eta taldearen gaztetasuna.

Emaitza partzialak: 0-3 (lehen zatia), 0-8,7-8 eta 14-8 (amaiera).

Anekdota: bigarren urtez jarraian nork idazten duen erabaki behar izan zuen, listoia oso altu utzita.

 M18: Hernani - CRC - AVK Bera Bera

Egun ederra larunbatean Landaren bizitakoa, denboraldiko lehen partidua jokatu genuen eta oraingo hontan adiskidetasunezko triangeluarra izan zen Madrilgo CRC eta Hernaniren aurka. Jokalariak urduritasunez egin zioten aurre ihardunaldiari, lehen eguneko urduritasun logikoak baina denbora igaro ala eta lehen pase zein plakaiak egin ondoren lasaitu eta jokoari ekin zioten. Jokatutako bi partiduak giro onean jokatu genituen, erritmo altuarekin eta maila hobetzeko aukera paregabea izan zen. Errugbi lehen minutuak, lehen hirugarren denbora, guraso zein jokalariekin topatzeko aukera, guztira egun polita larunbatekoa eta horrelako egun gehiago izateko gogoarekin amaitu genuen asteburua. ¡¡¡¡¡¡ Aupa Bera Bera !!!!

M16: Hernani - CRC - AVK Bera Bera 

Errugbiko goiz polita gaur Landaren. Partiden denboraldia hasi genuen, Hernani eta CRCko klubekin lagunarteko triangeluarra eginez. Denboraldiko zirkunstantziengatik, eta Iago, Hugo eta Pabloren bajen ondorioz, 15 jokalarirekin aurkeztu gara, lan-buzoa jantzi eta bi partida jokatu baitituzte.

Hernaniren aurkako lehenengoa, lerro guztietan gainditu duguna eta garatu nahi dugun jokorako lehen harriak jartzea ahalbidetu diguna.

Bigarrena CRCren aurka. Talde ona, ondo landaturik eta lerro guztietan jokalari azkarrekin. Guk ondo jokatzen eta lehen entsegua egiten hasi gara, baina haiek erreakzionatu eta entsegua itzuli digute. Bigarren partida honetan, bi akats garesti kostatu zaizkigu, baina, oro har, ondo jokatu da, eta, beraz, orain arte egindako lana jokalariengan mamitzen ari dela ikusten da.

3 puntugatik galdu dugun arren, pozik gaude egindako lanagatik. Geure buruarengan sinestea falta zaigu, eta uste duguna baino askoz hobeak izan gaitezkeela jakitea.

Zorionak guztioi lanagatik!

 

Laguntzaileak / Colaboradores

  • AVK Valvulas

  • Grupo Bultz

  • Goi Recursos Humanos

Laguntzaileak/Colaboradores