Bera Bera

Select your language

Gure boleibol-eskolako jokalariek txapelketa informal txiki batean parte hartu dute Suma-Aldapeta ikastetxeko eta Hondarribiko taldeekin batera.

Bera Berak bi talde aurkeztu zituen, bat gure jokalari gazteenekin osatuta eta bestea helduagoekin.

Lehenengo txandan gure gaztetxoek Hondarribiren aurka jokatu zuten eta helduek Suma-Aldapetaren aurka. Nahiz eta partida borrokatuak izan, gure bi taldeak atera ziren garaile.

Bigarren txandan, berriz, Hondarribia eta Suma-Aldapetaren arteko partiduaz gain, gure taldeen arteko derbia jokatu zen. Azken honetan helduenean taldeak irabazi zuen baina ez zailtasunik gabe, gazteenen taldeak asko borrokatu baitzuten aurkarien harridurarako.

Zorionak guztioi.

BeraBerako jokalari baten aitak bideo bat egin eta argazkiak atera ditu. Bideoa hemen ikus daiteke: https://youtu.be/LRbYmztYeGU edo argazkiekin batera deskargatu hemen: https://odigi.eu/temp/TorneoEscuela20220501.zip

Laguntzaileak / Colaboradores

  •    

Laguntzaileak/Colaboradores