Hiru garaipen baino ez harrobiko taldeen artean asteburuan. Larunbatean, Euskal ligan, Lacturale Bera Bera jubenil taldeak Kukullaga estutu zuen baina amore eman zuen, kadete taldeak bezala.
Zilarrezkoan, Bera Berak jauriketa gehiago egin arren, Eibarrek gehiago asmatu zuen ate aurrean eta bi puntuak eraman zituen Bidebietatik, hegaletatik eta piboteareki joku bikaina erakutsiz.
Asteburu honetan abian jarriko da emakumezkoen euskal ligako txapelketak, gainera, nobedade nagusi batekin, izan ere, datorren denboraldian talde kopuruak murriztuko direnez, hiru talde jaitsiko dira zuzenean eta laugarrenak, ligan zazpigarren gelditzen dena alegia, promozioan parte hartuko du, lurralde bakoitzeko txapeldunekin batera.
Lacturale Bera Bera jubenil eta kadete taldeek hasiera gogorra izango dute Kukullaga Etxebarri hartuz Bidebietan larunbat arratsaldean.
Zilarrezkoan, igande eguardian, Bera Berak Eibar Eskubaloia izango dute aurkari Bidebietan garaipen bidera itzultze aldera.
Gipuzkoako txapelketetan, mutilen senior, kadete eta infantil taldeek sendo jarraitu nahi dute eta nesketak, aurreneko puntuak pilatu.
Larunbatean jokaturiko partidan, nahiz eta bigarren zatian tartea murrizten saiatu, Bera Berak ez zuen aukeratik izan Replasa Beti Onak taldearen aurrean (29-23, atsedenaldian 17-12). Elene Vázquez eta Elene Fresco jokalarien bajak izan zituen Jon Begiristain entrenatzaileak eta Haizea Urretabizkaia erabat osatu gabe.
Bi garaipen lortuta –lau talde daude launa punturekin- Bera Berak etxetik kanpo aurkaririk sendoenetariko bati egingo dio bisita bihar larunbata, 18etan. Festetan murgilduta dagoen Atarrabira izango da hitzordua Replasa Beti Onak, iaz sailkapeneko goiko aldean kokatu zen taldearen aurka, alegia. Hortaz, maila honetan noraino hel daitekeen taldea erakusle izango da partida.
Mediada la segunda mitad se puso por delante super amara Bera Bera, con un gol de Arroyo desde los siete metros (46’: 16-17) y el equipo donostiarra no dio más opción a Zonzamas Plus Car Lanzarote que hasta entonces había dominado el partido. Amores –gran segunda parte- aumentó la ventaja a la contra, Kaulback se resistía pero Kruijswijk primero y Somaza, Tchaptchet y Arroyo después pusieron un 18-22 a falta de ocho minutos que gestionaron bien las guipuzcoanas para llegar al parón en el liderato con 11 puntos de 12 posibles.

































