Bera Bera

Select your language

Titulurako play-offa gaur hasiko da, lau egun ezberdinetan, gaur Atarrabiatik eta igandean A Guardatik. Replasa Beti Onak taldeak Atticgo BM Elche hartuko du gaur gauean (21etan) Indurain Anaiak kiroldegian, izan ere, elxetarrek EHF European Cupeko finalerdietako joaneko partida jokatuko baitute Rocasaren aurka igande eguerdian Telden.

Super amara Bera Bera, bestalde, Valladolidera joango da bihar, Huerta del Reyn (21etan, TDP, Antonio Javier Garcia eta Jose Antonio Huertas, andaluziarrak). Bertan egindako azken partidan berdinketa eman zen, gipuzkoarrek Norvegian jokatu zutena European Leagueko joaneko partidaren aurretik. Gainera bi taldeek Gascan itxi zuten liga erregularraren fasea, etxekoen garaipen argiarekin. Hala ere, bi teknikariek, Imanol Alvarezek eta Miguel Angel Peñasek, aurreratu duten bezala, bi partidak ez dira erreferentzia, txapelketa berri bat hasiko delako. Kanporaketen formatuak aldaketa sakona jasan du, golen arteko aldea ez baita esanguratsua. Taldeek partida bat irabazi behar dute eta, gutxienez, bestea berdindu. Berdinketa gertatuz gero, bigarren partidaren amaieran, kanporaketa bost minutuko bi denborako luzapenean argituko da eta horrela ezean, zazpi metrotara.

Huerta del Rey super amara Bera Berantzat pista zaila dela jabetuta, Alba Menendez kapitainak, “final baten lehen zatia” dela dio. Txapelketarik gabeko hiru asteei esker, hegaleko zarauztarra sendatu egin da – Carmen Arroyorekin batera –, eta, beraz, bere taldeari eskatzen dio “geure buruengan arreta jartzea eta azken partidan jokatu genuen bezala jokatzea”. Emma Boadak, berriz, kanporaketa “zaila” sumatzen du, eta, “beraz, topera joan behar dugu, gurea betez, hutsetik abiatuta eta jokaldi bakoitza garrantzitsua dela jakinda”. Kataluniako zentralak ohartarazi duenez, Huerta del Reyn “partida bikaina egin behar dugu irabazteko”.

Caja Rural Aula Valladolidek Guerreras Iberdrola ligako 18 jardunaldi kateatu zituen lehen lauren artean, eta lider ere izan zen hainbat astetan, baina azken lau partidetan bakarra irabazi zuenez seigarren postuan amaitu zuen fase erregularra. Sasoi onean dagoen O 'Mullony izan da fase horretako golegilerik onena 130 gol sartuta eta ia sei partidako, baina Jimena Laguna gertu du 113 golekin eta partirako bost gol baino apur bat gehiago. Eta Elba Alvarezek 98 gol pilatu ditu rankingean bederatzigarrena izanik. Hau da, hiruen artean 15 gol baino gehiago ziurtatzen dizkiote 29 gol egiten dituen taldeari. Halere, super amarak ez ditu bistatik galdu behar Arounian pibotea, ezta González de Garibay, Laguna edo Lucio hegalekoak ere. Horretarako, super amarak gola egiteko gaitasuna jarriko du, izan ere fase erregularreko talde golegile nagusia izanik bere lehen jokalaria 17. postuan agertzen baita golegoile nagusien zerrendan, Karsten 79 golekin, alegia.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores