Bera Bera

Select your language

BERA BERA EGUNA

Larunbatean, ekainak 10, BERA BERA EGUNA ospatu genuen.

Goizean Karateko lagunak erakustaldi bikaina eskeini ziguten Manteon.

Aldi berean, Zikloturistak eta Rolleko atalak ibilbide ezberdinak egin zituzten.

Goizean Zurriolako hondartzan eskubaloi, boley eta errugby atalak partiduak eta entrenamenduak egin zituzten.

Sagües-eko “kaiolan” saskibaloiko atalak gurasoen, jokalarien eta entrenadoreen arteko partiduak jokatu zituzten.

Goiz osoan puzgarriekin jolastu genuen bai txikiak eta bai helduak Mantoko Uda Kiroldegian, izugarrizko harrera eduki zuten!

Manteoko sarreran, urtero bezala, “Pintxo Solidarioa” ere egin genuen SOS Matzatze proiektua laguntzeko. Haurralde Fundazioarekin batera egindako kirol eta osasun proiektua.

Baskaltzeko paellada popularra egin genuen, 400 lagun urbildu ginen arroza daztatzeko.

Arratsaldean Bera Bera-ko I. Gynkana egin genuen Gros osoan zehar.

Eta egun zoragarria bukatzeko, La Plata tabernan egin genuen azken geldia zerbait afaltzeko eta eguna komentatzeko.

MILA ESKER DENOI, BERA BERAko EGUNEAN parte hartzeagatik!!!

 

Laguntzaileak/Colaboradores